top of page
Iruña cabecera.jpg

Iruña Rock Festival

Riot Propaganda taldearen itzulerak eta beste 12 taldek osatu dute Iruña Rock jaialdiaren kartela

Iruña Rock jaialdiak 13 talde bilduko ditu Iruñeko Ziudadelan maiatzaren 30ean eta 31n.

Riot Propaganda izango da kartelaren buruan, Koma, Iseo & Dodosound, Lendakaris Muertos, The Baboon Show, Biznaga, Juantxo Skalari & La Rude Band, Sons of Aguirre & Scila, La Mala Pekora, Dupla eta Ezpalak taldeekin batera. Aurreko urteetako dinamikari jarraituz eta Navarra Mussic Comission (NMC) bulegoarekin elkarlanean, bi talde nafar Iruña Rockeko agertoki nagusira gehitu dira, La Furia eta Leopardo.

Iruña Rockek kanpora irtetearen alde egiten du, kalera itzultzearen alde, eta horretarako  jaialdia bere jatorrizko lekura itzuliko da, Iruñeko Ziudadelara, hiriburuaren bihotzean dagoen leku enblematikora, non jaialdiaren lehen bi edizio gogoangarriak egin ziren. 

Riot Propaganda taldearen itzulera ezusteko handienetakoa izan da Iruña Rockeko jarraitzaile askorentzat. Bira honetan, 10 kontzertu paregabe egingo dituzte Estatu osoan, eta Iruña Rock izango da Euskal Herriko geltoki bakarra. Los Chikos del Maiz taldekoek Habeas Corpusekin batera eginiko proiektua, indartsu itzuli da 7 urteko geldialdiaren ondoren, miseria eta desberdintasuna eragiten duen sistema baten aurkako diskurtso antikapitalista eta oldarkorrarekin.

Edizio hau zerbait oso berezia eta ahaztezina bihurtuko duten hamahiru taldeen artean, honako hauek daude: Koma, disko berria aurkezten duena; Iseo & Dodosound bertakoak, aurreko urteetan lortutako arrakasta izugarriaren ondoren kartela errepikatzen dutenak; Lenkadaris Muertos, Nafarroako punkaren ordezkari eta Juantxo Skalari & La Rude Banden ska musika, "30 años de kalle" biran. Halaber, The Baboon Show suediar jatorriko taldea; Biznaga punk talde madrildarra, disko berriarekin Estatu mailako biran dabiltzanak; La Mala Pekoraren eskutik mariachi rockaren erritmo dantzagarriak, eta Dupla taldea, euskal panoramako musika urbanoena.

Laguntzailea

logo 2023.png
logoblanco_0.png
MARCA MACIZA BLANCA RGB.png

Emaila

Jarraitu gaitzazu

  • Facebook
  • Twitter
  • Instagram
bottom of page